XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskal herriko emakumeen egoera sozialaren gaineko diagnostikoak era ezberdineko erakuskari batzuen analisi bat egiten du, emakumeaz eta haren osasunaz informazioa ematen duena.
Egoera hori zehaztea eginkizun zaila da, batez ere bi arrazoigatik: lehenengoa gaiaren beraren izaeragatik eta bigarrena dagoen informazioagatik.
Osasunaren eta emakumeen gaineko azterketak arazo batekin topo egiten du,
Horrekin azaldu nahi da erakuskari sanitarioek erakusten dizkigun gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun askorengan eragina dutela faktore biologikoek, zeinak, gizarte, ingurugiro eta statusaren baldintzapenetik bereiztea zaila baldin bada ere, ezin bait daitezke bereizketa diagnostiko gisan erabili, enplegu eta hezkuntza arloetako hainbat erakuskarik erakusten digun era berean.
Alde horretatik, dirudienez ikerketa feministak planteiatzen duen erronka bat da
Horrek guzti horrek behartzen gaitu emakumeen eta gizonen ezberdintasunaren kuantifikazio soilean ez gelditzera, baizik eta diferentzia horiek zergatik sortzen diren aztertzera.
Eta emakumearen osasunaren gaineko azterketan, dirudienez garrantzitsuena arazoen lehentasuna finkatzea da, edozein dela ere horien jatorria, egoera sozialaren ondoriozkoak nahiz bereizitasun biologikotik datozenak.
Lehentasunak ezarri beharra funtsezko zeregina da estrategiak prestatu eta baliabideak izendatzeko, eta helburu horretarako balio beharko luke diagnostikoa prestatzeak.
Aipatu den bigarren arrazoia da, eskuartean dugun gaiari heltzeko momentuan izaten diren zailtasunak adierazteko datu gutxiegi dagoela, eta eskasia hori areagotu egiten da sexuaren arazoa sartzean.
Informazioaren eskasia honen sorburua osasun hitzaren definizioan berean datza, baina gainera beste arrazoi bat da anitz faktoreen menpe dagoen aldagai bat dela.
Faktore garrantzizkoenak biologikoak edo endogenoak dira, gizarte eta inguruneari datxezkienak, bizimoldeari loturik eta osasun sistemarekin zerikusia duten faktoreak.
Elkarren arteko menpekotasun horrek, osasunari buruzko neurketak eta analisiak teknikoki oso konplexuak izatera behartzen ditu.
Kapitulu honetan osasun erakuskari batzu bildu dira, emakumeentzako interes eta eragin berezia bide duten alderdiei buruzkoak, eta horren edukina osatuz joan da, eskura zegoen informazioa aurkitu eta datu berrienak erabili ahal izan diren neurrian.
Erakuskarien aurreneko multzoa espreski osasunarena da, eta bertan biltzen dira heriotzaren, gaisotasunaren eta arrisku bideen faktoreak.
Emakumeentzako aparteko garrantzia eta interes handikoa da, politika sanitarioak ezartzerakoan, kontutan hartzea sexuaren elementu diferentziala, osasunari dagozkion gorabeheretan eragin argia duelako.